Akerbeltz erromeria taldea XV. urteurrena ospatzen ari da denboraldi honetan zehar, urte osoan bizitako une polit guztiak eskertzeko urteurren bukaera jaia antolatu dute zaleekin batera ospatzeko. Horretarako EITBren laguntzarekin (Kontzertua grabatuko duena) erromeria batek antolaturiko kontzerturik handiena iragarri dute. Azaroaren 4ean Durangoko Landakogunera bertaratzen direnek erromeriaren jai erraldoian murgilduko dira; 19:00etan ANDONI OLLOKIEGIk ospakisunari hasiera emango dio kantuen bertsio desberdinekin ikusleak konkistatuz. 21:00etan Akerbeltzen txanda izango da eta horretarako Euskal Herriko eta inguruko artisten laguntzarekin kontzertu berezi eta ahaztezina prestatu dute. Bertan izango dira:
*LEIRE MARTINEZ
*ROZALÉN
*ALEX SARDUI
*ZURIÑE HIDALGO
*JOU ETA FRANCIS (DOCTOR DESEO)
*IÑAKI ORTIZ DE VILLALBA
*YOGURINHA BOROVA
Horrez gain, Donostiko BAMBOO dantza eskolako dantzariak ere bertan izango dira koreografien bitartez kontzertua ederrago bihurtzen. Jaia bukatzeko Euskal Herriko 2 DJ talde desberdin arituko dira Laudioko AZKENAK ITXI DEZALA DJak eta Asier Burgetek gidatutako A&B SHOWS DJ eta dantzari taldea.
Bildutako dirua EITB Maratoira- MINBIZIAREN AURKA- bideratuko da.
https://vivetix.com/entradas-akerbeltz-urteurren-bukaera-jaia?s=link